“27 urte ez dira ezer!” Zintzilik Irrati librearen dokumentala

2014-03-16

Aurten Oreretako Zintzilik Irratiak 30 urte betetzen ditu. Duela 4 bat urte hasi ziren Oreretako eta Zintzilik irratiaren azken 27 urteko historioa jasotzen duen dokumentala grabatzen. Prozesu luzea izan da hau argitaratu arte, batez ere era autogestionatuta egin dutelako, beraien eskura zeuzkaten baliabide gutxiekin. Azkenean prest dute eta gure artean aurkeztuko dute.

Dokumentala grabatzen eta ekoizpen prozesuan aritu den Xabi Garate eta Zintzilik irratiko kidea Julen Etxegarai izango dugu gurekin zuen galderei erantzuteko prest. Dokumentalaren ostean, solasaldia eta inpresio trukaketarako unea izango dugu, irrati libreen eta orokorrean kolektiboen egoeraz hausnartu eta eztabaidatzeko.