Allende Salazar eskola eta liburutegia, festibalarekin bat!

2014-03-03

Gernikako Allende Salazar Eskolan ekimen polita jarri dute martxan Gernikako Lekuek festibala dela eta. Goizero eskolako megafonian festibalean parte hartuko duten musikari eta taldeak jartzen dituzte entzungai; Gari, Porco Bravo, Audience… ipini dituzte, eta asteon Ruperren “Azukre Koxkorrak” entzuten ari dira.

Liburutegian ere, martxoaren 3tik 15era, disko erakusketa bat ikusgai egongo da: LEKUEKen joko duten taldeen diskak eta baita herriko taldeenak ere. Erakusketa dagoen bitartean, diskak entzuteko aukera egongo da eta ordenagailuetan taldeen bideoak ere. Mailegua erakusketa amaitzean egin ahal izango da.

Eskerrik asko, benetan!