Asteburuaren aurretik… osteguna!

2014-03-14

Ederra atzoko eguna! 19:00etan Astrako lehenengo solairuan dozena bat lagun batu ziren musika argitaratzeko lizentzien inguruko hitzaldian. 20:30etan Lizeo antzokian “Pink Floyd The Wall” dokumjentala ikusteko 75 bat pertsona bertaratu ziren eta egunari bukaera emateko eta asteburuari neurria hartzen joateko Dean Bronco-ren kontzertua Astran. Kontzertua berandu hasi zen eta pixka bat hotz agian baina getxotarrek asmatu zuten publikoa berotzen eta bertan batu ginen 200 pertsonak saltoka eta oihuka bukatu genuen kontzertua. Musikariak eta publikoa gustora. Ongietorri ederra asteburuari!

Dead broncoren kontzertuko bideoa beraien facebook orrialdea: www.facebook.com/www.deadbronco.es