Aurrera doa festibala

2014-03-13

Atzokoan plan ezberdina egiteko aukera izan genuen. 20:00etan Fiakun Office-ak ateak ireki zituen beraien lokala ikusi eta beraien lana ezagutzeko. Ikusgarria da gazteek daukaten lokala. Ikusi ez baduzue bihar aukera paregabea duzue berriro EL_TXEF_A eta UNDO egongo baitira musika jartzen.

20:15etan, ordua baino apur bat beranduago, 100 pertsona inguru batu ziren Lizeoan “160 metros: una historia del rock en Bizkaia” dokumentala ikusteko. Bertan egon ziren gainera zuzendariak eta proiekzioaren ostean azaldu zuten gainetik nondik sortu zen dokumentala egiteko ideia eta nolakoa izan zen grabazio eta edizio lana.

Ostean Trinkete antitxokoan, “Argitan” erdimetraiaren proiekzioa egon zen eta Sonic Trash-en kontzertu sorpresa. Asteburua hurbiltzen doa eta festibaleko trena badoa gero eta azkarrago. Heldu gogor!