Bejondeiola EHZri beste 20 urtetan ere!!

2015-06-22

Aurton beteko ditu 20 urte EHZ festibalak!!

Ez da batere erraza hainbeste urtetan zehar mantentzea. Gainera autogestioan oinarritutako antolakuntzaz eta musikaz haratago doan eskeintza beti sendo mantenduz (mahai inguruak, dantzak, antzezlanak, zinema, zirkoa, arte lanak).

Aurton gainera, azken hausnarketa ostean, izen handiak alde batera utzi eta deskubritze musikala ardatz nagusi moduan jartzea erabaki dute.

Hau izango da gaur egungo makrofestibalen alternatiba?

LEKUEK festibalak adi eta hurbiletik jarraituko du beraien pausoak. Ausardiaz gain kalitatea, elkartasuna, koherentzia eta bizi poza beti jorratzen bait dute. Gora zuek eta urte askotarako!