Bono eta sarrerak 2014

2014-01-31

Bonoak erosteko:

  • Gernikan: Astra, Arima, Arrano, Aterpe, Atxur, Irrintzi, J&B, Lagun Etxea, Ospa, Zeppelin eta Lizeoan.
  • Durangon: Durangoko Kafe Antzokia.
  • Bermeon: Sarabanda tabernan.
  • Sarean: www.barrabarra.eu/events/buy/807

BONOAREN INGURUKOKO AZALPEN OROKORRA:

20 euroko bonoarekin festibaleko emanaldi guztiak gozatu ahal izango dituzu gehiago ordaindu gabe. Hala ere, festibaleko LEKU bakoitzak aforo mugatu eta ezberdinak ditu eta gerta daiteke bonoa izan arren lekurik ez izatea areto batzuetan. Horregatik, kontzertua baino ordu bete lehenago takillak irekiko dira eta bonoa erakutsiz sarrera jaso beharko duzu doan. Bonoa erosi ez dutenek sarrera takillan erosi beharko dute.

Guztira 500 bono salduko dira. Martxoaren 9ko (igandea) 17:00ak arte egongo dira salgai, lehenago bukatzen ez badira.

FESTIBALERA SARRERA:

BONOA dutenak:
LEKU bakoitzak duen aforo ezberdina dela eta, ekimen bakoitzari dagokion sarrera atera beharko da aldez aurretik. Sarrera hauek ordubete lehenago jasoko dira ekimena egingo den espazioan. Pultsera (*) erakutsi eta beherala emango dizute sarrera. Sarrera bakar bat jaso daiteke pultsera bakoitzeko.

Laburtuz:
Zure bonoaren truk festibaleko pultsera eskuratu
Joan nahi duzun ekimenaren sarrera eskuratu (ekimena hasi baino ordubete lehenago eta aforoa bete arte eskuragarri LEKU bakoitzean)

(*) Martxoaren 9ko (igandea) 17:00etan hasi eta martxoaren 16ko (igandea) 17:00ak arte izango da aukera bonoa pultseragatik trukatzeko. Astrako barran eskatu behar da.

BONOA ez dutenak:
Ekimena hasi baino ordubete lehenago jarriko dira sarrerak salgai (LEKU bakoitzeko aforoa bete arte).