Bonoa eskuratzeko azken egunak

2014-03-06

Martxoaren 9tik 16ra Gernikatik ibiliko bazara eta festibaleko ekitaldi batera baino gehiago etortzeko asmoa baduzu, gogoratu bonoa eskuratzeko egun batzuk baino ez zaizkizula geratzen. Ordutegia atalean egitarau osoa jarri dugu ekimen bakoitzaren prezioarekin, ikusi, aztertu, antolatu zuen astea eta baloratu bonoa erostea komeni zaizuen edo ez. Badakizue sarrera indibidualak ere salduko direla. Ekimena hasi baino ordu bete arinagotik, lekuan bertan. Bestela, ordaindu gabe ere eskaintza zabala aukituko duzu festibalean.

Gernikara kanpotik etorteko asmoa baduzue, jakin Gernika oso ondo komunikatuta dagoela autobusez zein trenez. Tranporte publikoaren informazioa ikusteko sartu Bizkaibus edo Euskotreneko webguneetara. Tren zerbitzuak larunbat gauean ere egongo dira, 2 orduro, gau osoan zehar. Hemen gelditzeko asmoa baduzue, baloratu bonoarekin lo egiteko dituzuen eskaintzak.

Besoak zabalik hartuko zaituztegu!