Festibaleko kontzerturik onena?

2015-04-22

Beharbada batzuentzat bai. Baina ez da hori garrantzitsuena… Sorpresa ikaragarria izan zela behintzat argi geratu zen Trinketen Antitxokoan. Aho zabalik zegoen jendea ikustea baino ez zegoen. Ba al dago ezer hobeagorik kontzertu batera joan ikustera zer gertatuko den eta saltoka amaitu baino?

Hori zan gertatu zena ostegun hartan. Osteguna! Asteburua heltzeko gogoa zegoen eta PAUSek guregana erakarri zuen asteburua segituan. Eskertzekoa portugaldarren erakutsi zuten jarrera oholtza gainean.

Aurreko urtean Malcolm Holcombek utzi zigun liluraturik eta orain dela gutxi bueltatu da Trinketera. Berdina gertatuko ete da PAUSekin? Bat baino gehiagok gustora hartuko luke berria… Nahi dezuten arte!