Gaur hasten da Gernikako LEKUEK festibala!

2014-03-09

Hileetako lanaren ondoren, otsailaren 7an eman genuen Gernikako LEKUEK festibalaren barri webgunearen eta sare sozialen bidez. Ordutik, ikusmin handia sortu du festibalak. Asko izan dira interesa erakutsi duten medioak eta are gehiago izan zarete sarean festibalaren inguruko informazioa bilatu duzuenok. Facebook orrialdeak 1.000 atsegitetik gora ditu eta webguneak 5.000 bisitatik gora. Eskertu nahi dizuegu interesa eta festibalaren zabalkundean lagundu izana.

Gaur hasiera ematen diogu festibalari Malcolm Holcomben kontzertuarekin, 20:30etan trinkete antitxokoan. Aste osoan zehar informazioa jarraitu ahal izateko:

www.facebook.com/gernikakolekuek | twitter.com/GernikakoLekuek | vimeo.com/gernikakolekuek