Iparragirre Rock elkartearen irekiera

2014-03-07

Gaur arratsaldean, hileetako lan eta izerdiaren ondoren, Iparragirre Rock Elkarte berriak ateak irekiko ditu. Merezi du, herriko musikari gazte eta ez hain gazteek egindako lana ikustea. Kontzertu areto eta entsegu lokal paregabeak egin dituzte eta!

Hau da inagurazioko egitaraua:
17:00 Iparragirre aretoaren ate irekiera.
18:00 Inaugurazio prentsaurrekoa.

Tartean, bideo proiekzioa, pintxoak, edariak, eta abar egongo dira. Gaur ezin bazara hurbildu, bihar martxoak 8, 21:00etan hasita DÜM + COBRA taldeen kontzertua duzu aukeran. Keep on rockin!

Info+: www.facebook.com/iparragirre