ARRATE ESTUDIOA

Aforoa:
Link: Info +

Birkit eta Eneritz Furyak, bakoitzak bere modura, folk garaikidea bere zentzu zabalenean jorratzen duten bakarlariak dira, kontzertu intimista eta epela izango da Arrate estudioan joko dutena. Kontzertua “Arraten” Arriguriren azken proiektuaren aurkezpen eta parte izango da. “Arraten” Arrate estudioan bertan zuzenean jasotako mikrokontzertuen bilduma da, Arrigurik zuzenean, mozketarik gabe, hainbat musikari ezberdinen musika pieza bereziak zabaltzeko erabiliko duen bidea. 

Kontzertuan irudia eta soinua jasoko dira, gero “Arraten” proiektuaren barruan testigu bat gordetzeko.