BOLIÑA EL VIEJO

Aforoa:
Link: Info +

David De Jorge sukaldariak txalotua, Boliña Viejo Gernikako taberna mitikoa da. Jantoki zabala dauka bizkaiko plater tipikoak dastatzeko, menuan edota kartan. Bertako berezitasunak dira, besteak beste: arrain zopa, legatz frijitua eta txipiroiak beren tintan. Bere terraza edo barra tradizionalean marianito prestatuaz eta kroketa plater batez gozatzeko aukera izango duzue.