Iparragirre

Aforoa: 275
Link: Info +

Google Maps

Iparragirre Musika Elkartea 2002. urte inguruan sortu zen, Gernika-Lumoko egoera kulturala eta entseatzeko lokal gabeziari irteera bat eman nahian.

Hasierako urte hauetan, parte hartzen genuen musika taldeok, lokal bat alokatu, bertan entsegu gelak eta eszenatoki xume bat egokitzeko beharrezkoak izan ziren obrak burutu eta hainbat jarduera kultural antolatu izan ditugu, bereziki kontzertuak eta beti ere, modu autogestionatu eta autofinantziatuan.

Bien bitartean, egoitzatik kanpo ere ekitaldiak antolatzen dihardugu, hala nola, rock&rally kontzertu festibal erraldoia, rockomobil musika ibiltaria edo umeentzako rock tailerrak beste batzuen artean.

Hasiera batean, elkartea talde gutxi batzuek osatzen bazuten ere, pixkanaka, 15 musika talde aktibotan 80 bazkide inguru izatera heldu gara (eta handitzen jarraitzen du), gure aktibitaterako erabiltzen dugun lekua txiki gelditzen zaigularik.

Arazo honi konponbide bat eman nahian, Iparragirre Rock Elkartea danok entseatzeko aukera izango dugun tokira aldatu eta lokal berrien eraikitze prosezuaren amaieran dago!

Egoitza berri honetan, bazkide guztion izerdia eta xoxak jarri eta gero, harroki esan dezakegu musika lokala eta ez hain lokala sustatzeko behar bezalako entsegu gela eta sekulako kontzertu aretoa eraiki dugula.

Horrela, Iparragirre Musika Elkarteak, eskualdeko musika ikasleen jarraipen natural bat bezala ikusten du bere burua, non partaide guztien arteko elkarlanaren bitartez, musika munduan murgildu eta berau sustatzen dihardugularik.

Iparragirre

Bekoibarra Kalea, 253, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia, Espainia

Iparragirren joko duten taldeak

THE SOUL JACKET - 2019/03/15
Mississippi Queen & The Wet Dogs - 2019/03/15
DÄTCHA MANDALA - 2019/01/16
DOBLECAPA - 2019/03/16
MR. SIPP - 2019/03/14
GLAUKOMA - 2018/03/09
THE REVEREND SHAWN AMOS - 2018/03/08
RUKULA - 2018/03/10
KOKEIN - 2018/03/10
SUSTRAJAH BAND - 2018/03/09
Capsula - 2017/03/18
Luma - 2017/03/17
The Nick Moss Band - 2017/03/16
Inoren ero ni - 2017/03/17
Last fair deal - 2017/03/18
Hamlet - 2016/03/12
Bala - 2016/03/11
Backbone - 2016/03/12
Jimmy Barnatán & The Cocooners - 2016/03/10
The Root On - 2016/03/10
The Capaces - 2016/03/11
Sustrajah Band - 2015/03/13
Potato - 2015/03/13
Tooth - 2015/03/14
The Riff Truckers - 2015/03/14
Aterkings - 2015/03/14
Sarkor - 2014/03/14
Estricalla - 2014/03/14
Porco Bravo - 2014/03/14
Bullets Of Misery - 2014/03/15
Thirteen Bled Promises - 2014/03/15
Hyde Abbey - 2014/03/15
Dawn Of The Maya - 2014/03/15