Ordutegia

2014-02-11

Atera dugu azkenean musika taldeen behin behineko ordutegia! Web orriko “Ordutegia” estekan ikusi dezakezue edo hemen klik egiten. Ekimen bakoitzaren prezioak ere agertzen dira eta laster LEKU bakoitzeko aforoa ere argitaratuko dugu, informazio guztia izan dezazuen. Tailer, hitzaldi, argazki erakusketa eta aste osoan zehar egongo diren bestehainbat ekitaldi oraindik ixteko ditugu eta ordutegi hau osatzen joango gara. Gainera, dohainik izango diren hainbat aktibitateren berri ere emango dizuegu. Ezin duzu aste hori Gernikatik kanpo pasatu!