ANTONIO LIZANA

2019/03/16 -
Prezioa

Jazzaren eta flamenkoaren izen handiek estatuko agertokian egun aurki daitezkeen artistengandik bereizi dute Lizana -saxofonista, flamenko-kantaria eta kanta sortzailea- bere egiazkotasunaz jabetu bezain laster.
San Fernandoko artistak flamenkoaren, jazzaren eta munduko musiken arteko ezkontza homogeneo eta organikoa lortu du, non etiketek bere izateko arrazoia galdu duten, berezko soinu-errealitatea eratuz.
Lizanaz aritzerakoan zaila da asmatzen nor dugun aurrean: kantatzen duen saxofonista edo saxofoia jotzen duen kantaria. Bere herrikide Javier Ruibaleri galdetuz gero, Antonio biak batera dela esango digu, eta berdintzen zinez zaila den grazia eta koherentziarekin egiten duela erantsi.
2011n Goi Mailako jazz ikasketak amaitu zituen Donostiako Musikenen. Bertan Miguel Blanco, Guillermo Klein, Mikel Andueza, Perico Sambeat edota Jordi Rossiren mailako irakasleak izan zituen, beste hainbaten artean. Bertan ere, gurean aurkeztuko duen proiektuari ekin zion eta bere lehenengo lana izango zenaren musika sortzen hasi zen, De viento (2012).
Artearen alorreko Cádiz Joven saria jaso du, opa zaion etorkizunaren aintzatespen gisa.
Miguel Blancoren Afrodisian Orchestrarekin batera aritu zen moldatzaile, kantari eta saxofonista bezala, baita Arturo O´Farrillen Afro Latin Jazz Orchestrarekin ere New Yorken, Grammy bat irabaziz. Talde horretan Jerry eta Andy Gonzalez, Dave Valentin, Ximo Tevar eta Greg Augusten mailako musikariak ezagutu zituen.
Artista ezberdinekin kolaboratu du: Marcus Miller, Chano Domínguez, Jorge Pardo, Chambao, Patax…