BAD SOUND

2019/03/16 - 22:00
Prezioa 8€

Euskal Herrian jamaikar kultura eta musika egiteko modua ulertu eta barneratu duen talderik bada, hori Bad Sound talde Irundarra da. Euskal Herriko Hip Hop eta Reggae eszenaren aitzindari, musika estilo hauek maite dituenarentzat nahitaezko erreferente bilakatu dira ia 10 urtez egindako ibilbide luze bezain oparoan. Euren zuzeneko indartsuengatik famatuak, gutxi dira gure herrialdean talde honek oraindik zapaldu ez dituen eszenatokiak. Izan ere, kontaezinak dira orain arte eskainitako kontzertuak.
2018ko azaroan disko berria aurkeztu zuten: “Birsortzen”, Juantxo Arakama Glaukomako abeslaria eta Mandinka Warrior bezalako kolaborazioak biltzen dituen 8 abestiko diska.