DÄTCHA MANDALA

2019/01/16 - 20:30
Prezioa 8/10€

Gurean aurkeztuko duten hirugarren lana Heavy Bluesean errotzen da. Soinu boteretsuek eta gitarra elektrikoek, ahots transzendentalek edota energia komunikatibo handiak bihurtzen dute Dätcha Mandala horren liluragarri. Taldeak berezkoa du Blues rocka egitea, arnas hartzea beste. Zenbaitetan espiritualagoa, hirukotearen estetika musikala psikodelia mistikoaren inguruan eraikitzen da ekialdeko kutsuekin.

Dätcha Mandalak 500 kontzertutik gora eman ditu Europa osotik eta Atlantikotik haratago.  Hayseed Dixieren telonero izan zen Erresuma Batuko biran 28 egunetan zehar,  BRMC, Blues Pills, The Inspector Cluzo eta Angelo Moore bezalako artistekin partekatu du eszenatokia eta, azkenik, Les Insus (ex-Telephone) izeneko talde frantses ospetsuarentzako irekiera ekitaldian kolaboratu zuen iaz, 30000 pertsonen aurrean. 2017ko azaroan kaleratu zuen diskoa zeharo analogikoa da eta Clive Martinekin grabatu dute (Queen, Tom Yorke, The Cure, Midnight oil, Skunk Anansie).