DOBLECAPA

2019/03/16 - 20:30
Prezioa 8/10€

Berezko soinua lortu zuten “Suave con la canoa” estreineko diskotik bertatik. Blues, stoner, punk eta atsedenik gabeko zuzeneko kartsua dira bikote honen aurkezpen gutuna, estatuko underground eszenan boloz bolo eta kilometroz kilometro leku egiten ari dena.
Arianneren bateria matematiko eta irmoa eta Marioren cigarbox-aren soinu zaharra bestelakoak izanagatik ere bat datoz ezin hobeki, minutu gutxitan basamortuko bluesatik punkera salto egiteko gai, beren proposamena sinplea da baina iraultzailea.
2018ko abuztuan, DobleCapak Chicagora joatea erabaki zuen bere bigarren lana Steve Albinirekin grabatzeko, Nirvana, Pj Harvey, The Breeders edota Superchunk bezalako banden produktorea, besteak beste. Emaitza 2019an kaleratuko da Aloud Music etiketapean: artifiziorik gabe grabatua, zuzenean eta apaindu gabeko toma bakarretan. Zuzenekoaren eta soinuaren bere ikusmoldeari zintzoak.