JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

2019/03/16 - 23:00
Prezioa 8/10€

Joseba Irazoki eta Lagunak Joseba Irazoki artista ikusmin eta polifazetikoak bere musikari lagun hurkoenekin batera dakarkigun proposamena da. Bere azken lana kaleratu berri du Zu al zara?, bIDEhUTS zigiluarekin. Emaitza disko bizia eta magnetikoa da, atal instrumentalak eta ñabarduraz jositako base erritmikoak lirismo berri batekin nahasten dituena; Josebaren hitzetan, orain arte egin duenaren nahastea da, baina “malaletxe” gehiagorekin. Esan daiteke lan hau proiektuari ekin ziotenetik hain kritika onak jaso dituzten zuzenekoetan gehiago oinarritzen dela. Nacho Vegasek dioen bezala: “Zu al zara? album zoragarri bat da. Inperfektutasunez zoragarria, unerik ederrenetan (bai eta gogorrenetan ere) gure bizitzak diren bezalaxe.”