MAD MUASEL

2019/03/16 - 22:00
Prezioa 8€

Mad Muaselek mikrofonoa sentitzen duena adierazteko erabiltzen du, hark soilik dakien bezala. Barnea eragiten dion erritmoak lantzen ditu. Dancehall eta Reggae erritmoetan sentitzen da erosoen, baina ez dizkio beste musika generoei ateak ixten.

Bere letretan kritika nabari da baina baita dibertsioa, zintzotasuna eta harrokeria puntua ere; hori guztia, nola ez, hainbeste gustatzen zaizkion hitz-jokoekin nahastua. 2008an Novatorekin kolaboratzen hasi zen, eta urte bat geroago bere lehen Street albuma kaleratu zuen: “Bumclap Teachers”. 2010ean “Ohalala” argiratatu zuen, bere bakarkako lehen albuma; bere identitatearen adierazgarri argia da lan hau. 2012. urtean izan genuen berriz Mad Muaselen berri, bere bigarren albuma ezagutu genuenean: “Bomba ácida”. Album honekin estatu mailako Dancehall agertokian bere lekua berretsi zuen. 2013. urteko “Si yo te contara” arrakastak Mexikora bidaiatzeko aukera eman zion, Arianna Puellorekin eszenatokia partekatuz.

Harrezkero, hainbat talderen telonero bezala aritu da; besteak beste, The Wailers, Alborosie, Daddy Freddy, Morodo eta La Mala Rodriguez. Viña Rock eta Vive Latino bezalako festibaletan ere ikusteko aukera izan dugu, Mad Muaselen alde enerdikoena ezagutuz.