MAITE LARBURU

2019/03/10 - 20:00
Prezioa 8/10€

Maite Larburu (Hernani, 1979) Amsterdametik bueltan da 15 urteren ondoren, “musikari bidaiaria baita, biolin-jole-klasiko-nomada, ogibidez”.
Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari moduan egin zen ezagun eta baita Berria eta Euskadi Irratirako egiten dituen kolaborazioengatik ere.
“Hezurren azpian” bere lehendabiziko bakarkakoa, 11 kantuz osatutako diskoa da, Usurgilgo Higain estudioan grabatua eta, bere osotasunean euskaraz egindakoa. Haritz Harreguy, Harkaitz Cano, Nagore Legarreta, Carlos Taroncher, Aida Torres eta Beñat Iturrioz izan ditu bidaia-lagun.
Diskoak martxoan ikusiko du argia Gaztelupeko Hotsak zigilupean eta Trinketekoa izango da aurkezpen kontzertua