Mississippi Queen & The Wet Dogs

2019/03/15 - 21:00
Prezioa 8/10€

Mississippi Queen & The Wet Dogs talde bilbotarra 2015ean sortu zuten Inés Eleuteriak (ahotsa) eta Aitor Zorriketak “The Malamute” (gitarra, baxua) musika beltza jotzeko helburuarekin (soul, funk eta bluesa, batik bat). Lau urte hauetan zehar musikari ezberdinak batu bazaizkie ere, egun taldearen muina beraiek osatzen dute Ander Alonso baterijolearekin batera.

Urte eta erdiko konposizio lanen ostean, 2018ko uztailean Mississippi Queen & The Wet Dogs beren lehenengo diskoa grabatzen hasten dira, Try Me, Gaua estudioetan. Hirukoteaz gain, diskan Mikel Núñezek (hammond, pianoa eta rhodes) eta Alain Sanchok (saxofoia) jo dute, Gonzalo Portugal (gitarra), Ramón Escalé (pianoa) eta Andrés

Navascuez (hammond) musikarien parte hartzearekin. Beardstudios bilbotarrek burutu dute disko osoaren nahasketa.