MOXAL

2019/03/16 - 23:00
Prezioa 8/10€

Maite Mursego-rekin, gutunak, ideiak eta soinuak banda zabaleko abiaduran ibili ziren joan-etorrian. Aiora Zea Mays-ek bi lerrotan ulertu eta emozio eta gizatasun makina batek bezala interpretatu zuen. Beti bezala agertu ziren Gaizka eta Ager Audience, eta ezinezko tokietan sartu zuten beraien musika. Miren Mice-k bere eztarria ireki zigun bihotzetik eta Rafa Rodrigok egiaz zarrastatu zuen bere gitarra.
Ainara LeGardonekin ertzak iritsi ziren, eszitazioa. Zelako oihuak egin genituen ehunka zaldi haiek lautadan zehar hautsa harrotuz lauhazkan entzutean! Azkenik dena bere tokian zegoela sentitu genuen.
Orduan diskoa sortu zen eta Aitor Etxebarriak dotore itxi zuen atea.
«Moxal» zaldi gazteari esaten zaio. Sentikorra da bere inguruarekiko, igarotzen dituen lekuekiko eta inguratzen dituen izakiekiko. Batzuetan zalantzak eta ezinegonak izaten ditu, baina beti dago prest hazten den heinean entzuteko, eta bakarrik ibiltzen ikasteko.
Moxal Hannot musikari eta ekoizleak koordinatutako proiektua da. Audience eta gero, bere proposamen berria besteek bizi izateko espazioa da.
Moxalak, nahiz eta basatia den, hurbiltzen uzten dizu, beroa eta biguna izatea ere maite duelako. Ingurunea eta bere burua eraikitzea maite du, gertutasunetik eta entzute basati batekin.