MR. SIPP

2019/03/14 - 21:30
Prezioa 10/12€

Castro Coleman, “Mr. Sipp The Mississippi Blues Child” izenaz ere ezaguna, musika oso gertutik bizi izan du beti. McComb hirian hazi eta 6 urterekin B B King-en eraginez gitarra lehenbiziko aldiz hartu zuenetik, ez da gelditu. Gospela jotzen hasi zen bere izeko Grace Caínekin, geroago bere banda sortu zuen, The True Believer, gospelaren industriara salto eginez. Castro Williams Brother-ekin bat egin zuen eta estatuko beste artista batzuekin jotzen hasi zen: The Pilgrim Jubilees, Spencer Taylor & Highway QC’s, Reverend Rance Allen, Texas Boys, Brian Courtney Willison edota Jackson Southernaires, beste askoren artean. Horren ondoren, Highly Favored-ekin lan egiten hasi zen, gospelaren industrian beste behin arrakasta eskuratuz. Hamaika sari irabazi izan ditu eta 125 abestitik gora dauzka erregistraturik.
2012an Castrok bluesaren mundura menturatu zen. Eskualdeko hainbat lehiaketetan irabazle atera ondoren, Memphiseko International Blues Challenge artean, bluesa munduko txoko guztietara eraman du arrakasta handiz. Eta gurera ere ekarriko du Mississippi ertzeko soinurik egiazkoena.