NURIA GRAHAM

2019/03/15 -
Prezioa

Núria Grahamen soinua ez dago jada beste inorenarekin nahasterik: artean antzeman daitezke Mac DeMarcoren atmosferak, Angel Olsenen gauekotasuna edota Cass McCombsen taupada lainotsuak. Baina are bereizgarriagoa da bere abotsaz eta gitarraz soilik lagundurik abestiei eusteko daukan ahalmen handia. Honi guztiari Joan Ponsen (El Petit de Cal Eril) koprodukzio zorrotza gehituz gero, emaitza borobila lortzen da; abestiek airez beterik arnas har dezakete eta beren magia guztia pixkanaka erakutsi.
16 urterekin bere lehenengo diskarekin estreinatu ondoren, orain, 21 urte dituela, heldutasunez beteriko diska kaleratzeko ibilbide nahikoa egina du. Does It Ring A Bell? lanarekin abestien multzoaz gain, bere burua ere aurkeztuko digu Nuriak.