THE SOUL JACKET

2019/03/15 - 21:00
Prezioa 8/10€

Askok esan dute The Soul Jacket Espainiako southern rock talderik onena dela, baina… Ze osti da southern rocka? Eta non dago Espainia? The Soul Jacket-ek koldarrentzako etiketa hutsal horiek guztiak gainditzen ditu. Mundu neurriko eta maila artistiko neurrigabeko taldea dugu aurrean, eta bai, Vigokoak dira.
Plastic Jail bere laugarren eta azken lana da, zenbaiten hitzetan, “urrezko 37 minutu”. Kontuak kontu, diskaren aurpegi anitzek eta abesti sendoek ziur ez dutela inor axolagabe utziko, eta bestela etorri eta zuk zeuk ikus ezazu!