VANCOUVERS

2019/03/15 - 00:00
Prezioa 8/10€

Vancouvers oso talde berezia da. Agian, funtsezko eragileetako bat Estatuko musika alternatiboaren sorreran. Musika alternatiboa, terminoaren zentzu anglosaxoi eta originalean. Ezarritakoarekiko alternatiba, mainstream-arekiko alternatiba. Indiea beste zerbait izan zelako, eta askoz geroagokoa, gainera.
Beti esan izan da Vancouvers “goizegi” iritsi zirela, aurreratu egin zirela, eta ziurrenik egia izango da, baina beharbada egia da, baita ere, popegiak izan zirela punkarentzat eta punkegiak poparentzat. Bide horien artean mugitzen ziren: Hüsker Dü eta The Saints edo Replacements-en punka eta Big Star edo REMen popa. Eta gainera, Movidaren eta noise-aren artean igaro zen une zehazgabe eta lainotsuan agertu ziren.
Zalantza ezina dena da arau bakarra jarraitu zutela: abesti onak egiten saiatzea. Oso gutxik esan dezakete (are gehiago, inork ere ez) Alex Chilton mitikoak (Like a Sick Dog) edo Scott McCaughey-en Young Fresh Fellows-ek (Bad Bad Bird) bertsionatu dituztela.
1988koa da lehen maketa, bigarrena 1988koa, eta 1990 eta 1996 artean lau disko kaleratu zituzten:
– “No particular Place”, 1990, Alex Chiltonek ekoitzia (Box Tops, Big Star)
– “Quintessential”, 1992, Mike Maricondak ekoitzia (Devil Dogs, Raunch Hands).
– “Aszozked Cookies”, 1994, Paco Locok ekoitzia (asturiarra ez zen talde baten diskoa ekoizten zuen lehen aldia).
– “Up to You”, 1996, Scott McCaughey-ek ekoitzia (Young Fresh Fellows, REM).
Duela aste batzuk, eta bat-bateko eta bidezko kausa batengatik (Malasaña Flamingo taberna mitikoaren jabea den Rafa Fustes handiari eginiko omenaldia) Vancouvers elkartu egin ziren. Saiakera gutxi batzuen emaitza hain handia izan zen, hain magikoa, hain eroso sentitu ziren eta kantuek hain ondo funtzionatu zuten, beste kontzertu batzuk egitea erabaki dutela. Eta nork daki, agian beste abesti berri batzuk ere bai.

Vancouvers 2018 dira:
Ángel Cubero, baxua
Marta Romero, ahotsa, gitarra
Juan Santaner, gitarra
Kiki Tornado, bateria
Vancouverseko bateriak dira, baita ere: Toni Torrens, Javier Olaz, José Niño Bruno eta Josema Martín.