Artxiboak

8º6 CREW

2019-02-06

20 urte baino gehiago daramate 8º 6 Crew-ekoek Frantzia zein Europako ska, reggae eta punk rock eszenan erreferentzia izaten.
Heuren erritmoen sendotasunak, haize sekzioaren indarrak eta zelan ez, Charly-ren letra zorrotz eta zuzenek definitzen dute taldearen identitatea eta arrakastaren arrazoia.
Crew-en eragina, besteak beste, 80. hamarkadako (The Specials, Madness) eta Third-Wave ska (The Busters, Mr Review, The Toasters) eta Sly & Robbie, Toyan edo Twinkle Brothers 70eko eta 80ko hamarkadetako reggae ska doinuetan oinarritzen da.
Azken urteotan, 8°6 Crew ek The Selecters, Skatellites, The Aggrolites, The Upsessions, Lion Law, Morgan Derrick, Vibronics, Angelic Upstarts, Toy Dolls, Bad Manners … bezalako taldeakaz partekatu dute eszenarioa europan zehar egiten diren jaialdi potenteenetan, batzuk aipatzekotan, Ginebrako “L’Usine” edo Marne Festival jaialdian.
Diskografiari dagokionez, 4 album dira Frantzian eta Alemanian Grover diskoetxeak banatuta. Nabarmentzekoak dira zalantzarik gabe, publiko,fanzine, webgune eta irrati espezializatuen kritika onak.