Welcome Holcombe!!!

2014-03-10

Zoragarria izan zen atzokoa. Ohiko den bezala giro berezia sortu zen Trinkete Antitxokoan. 130 pertsona inguru bertaratu ginen “North Carolina“ko abeslariari entzuteko. Gehienok gernika eta ingurukoak, baina bazen Gasteiztik eta Asturiastik etorritako jendea.

Han egon ginen 130 pertsona Malcolm-en ahots urratua entzuten. Momentu batzuetan gozo eta besteetan zakar. Publikoa ere berdintsu. Batzuetan ezin ixilago, besteetan txalo ta oihuka. Gustora zegoen Malcolm eta gustora utzi gintuen gu ere. Gizon bat eta kitarra bat… gutxitan hain gauza gutxik eman dute hainbeste.

Eskerrik asko ta hurrengo bat arte.